Berriak
Atzealdea Bihar 21:00etan San Joan sua piztuko da plazan
Txintxarri abesbatzak eta Sutarri dantza taldeak parte hartuko dute ekitaldian
2022·06·22
Bihar ekainaren 23a da eta pandemiak bi urtez ekidin ostean, ohitura zaharrak berreskuratu eta 21:00etan San Joan sua piztuko da plazan. Ekitaldian Sutarri dantza taldeak eta Txintxarri abesbatzak ere hartuko dute parte. Herritarrak plazara hurbiltzera animatu nahi dira eta bide batez gogorarazten da, ostiralean, San Joan eguneko zahagiardoa egingo dela iluntzean.