Berriak

Atzealdea Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko da eta bi pelikula ikusteko aukera izango da zinean

18:00etan haurrentzako ‘Zutik!’ filma eskainiko da eta 22:00etan ‘Ane’ ikusteko aukera izango da

2021·12·02


Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da. Udazkeneko kultur egitarauaren baitan, euskaraz bi pelikula ikusteko aukera izango da zinean. Arratsaldeko 18:00etan haurrei zuzenduriko ‘Zutik!’ pelikula eskainiko da, Iker Alvarezek eta Haize Pastorrek zuzendua. Landa eremutik gero eta urrunago dagoen mundu globalizatu batean, bada oraindik gure imaginaziotik urrun dauden botereak dituzten ametsetako izakiak diren zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik. Eta horiekin, hazia ernaltzen den unetik, iratxo bat da beraien lagun mina. Elkarrekin hazi eta loratuko dira eta elkarrekin sufrituko dute. Beraien patuak elkartuta geratuk dira betiko. Elkarrekin jaio eta hiltzen dira kondairak dioenez baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orian arriskuan daude. Zuhaitzak hil egiten dira eta beraiekin baita iratxoak ere. Modu bakarra dago laguntzeko; zuhaitzak salbatzea!

Gaueko 22:00etan berriz Ane filma eskainiko da. David Perez Sañudoren lan honek 5 Goya sari irabazi zituen. Pelikula Gasteizen kokatzen da 2009an. Hainbat etxebizitzen une batetik besterako desjabetzeen aurkako istilu batzuk eta gero, abiadura handiko trenaren lanetako zaintzale modura lan egiten duen Lide ama gaztea, bere alaba Anek ez duela etxean lo egin ohartzen da. Lide, bere senar ohi Fernandorekin batera, alabaren bila eta alabaren bizitzan sartuko da eta ezezagun batekin bizitzen egon dela jabetuko da.

Bi pelikuletarako sarrerak salgai daude kultur etxean. Arratsaldeko emanaldirako sarrerek 2 euro balio dute eta gaueko sarrerek 3 euro.