Berriak

Atzealdea Bihar Alegiako Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira

19:00etan hasiko da jaialdia Elorri pilotalekuan eta lau t’erdiko eta binakako partida bana jokatuko dira

2025·07·10


Bihar, ostirala, XI. Alegiako Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira. Jaialdia 19:00etan hasiko da Elorri pilotalekuan eta gizonezkoen nagusien mailako bi partida jokatuko dira. Lau t’erdian Intxurreko Madinak Zazpi Iturriko B. Gorostidiren aurka jokatuko du eta eskuz binaka, Sarasibarrek eta Landak, Gorostidiren eta Iturriozen aurka jokatuko dute. Gogoan izan, finalak uztailaren 19an jokatuko dira 22:30etik aurrera.

Iragan ostiralean lehen finalerdiak jokatu ziren eta lau t’erdian Intxurreko bi pilotariren arteko lehia izan genuen. Oiarbidek lortu zuen finalerako txartela, Arandiari 22 eta 10 irabazita. Binakakoan, Azketa eta Iturrioz izango dira finalean, Muruari eta Lizeagari 22 eta 14 irabazita.