Berriak
Atzealdea Bihar arratsaldean errege kabalgata egingo da
Eguraldiaren eraginez aldaketak izan daitezke baina azken erabakia bihar hartu eta jakinaraziko da
2024·01·04

Bihar, ostirala, erregeak Alegiara iritsiko dira. 18:00etan Orendaingo bidetik helduko dira eta herrian buelta bat eman ostean, plazan egingo zaie harrera. Biharko eguraldi iragarpenek euria aurreikusten dute eta gerta daiteke aurreikusitako egitarauak aldaketaren bat izatea. Dena den, antolakuntzak bihar hartuko du azken erabakia eta ondoren Udalak bere ohiko kanalen bidez emango du erabakiaren berri.