Berriak

Atzealdea Bihar, asteartea, itxiko da Harrapakarien Tailerrean izena emateko epea

Kultur etxean edo webgune honen bidez eman daiteke eta tailerra azaroaren 25ean 16:30ean egingo da plazan

2023·11·13


Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egunaren bueltan, Kultura batzordeak ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horien artean, harrapakariak egiteko tailer bat egingo da. Tailerra adin guztietako herritarri zuzendua da, haur zein heldu, LH1etik aurrera. LH1 eta LH2 mailetako haurrek adin nagusiko arduradun batekin joan beharko dute eta hortik aurrera librea izango da.

Interesatuek azaroaren 14a baino lehen eman dezakete izena. Kultur etxean eman daiteke edo formulario honen bidez.

Eguraldiak laguntzen baldin badu, tailerra 16:30ean plazan egingo da.