Berriak

Atzealdea Bihar, asteazkena, alerta laranjan egongo gara beroagatik

Egunean zehar 39 graduak harrapatu daitezke eta gauean 26-27 gradutik behera ez da jaitsiko

2023·08·08


EUSKALMETek alerta laranja ezarri du bihar, asteazkena, 12:00etatik 21:00etara beroagatik. Egunean zehar 39 gradu harrapatu daitezke Alegian eta horrez gain, gauean ez du askorik freskatuko eta tenperaturak 26-27 gradu inguruan geratuko dira. Horren aurrean, ohiko gomendioak eman dituzte agintariek:

-Ur asko edatea.

-Eguneko ordurik beroenetan ariketa fisikoa egitea ekiditea.

-Eguzkitan egon behar bada babesa erabiltzea.

-Haurrak eta adinekoak bereziki zaintzea.