Berriak

Atzealdea Bihar, asteazkena, maiatzeko ohiko osoko bilkura egongo da pleno aretoan 19:00etan

Herritarrei saio irekiak direla eta bertatik bertara jarraitu daitezkeela gogorarazi nahi zaie

2024·05·28


Bihar, asteazkena, maiatzeko osoko bilkura egingo du Udalak 19:00etan pleno aretoan. Herritarrei saio irekiak direla gogorarazten zaie eta hala nahi dutenek, pleno aretoan bertan zuzenean jarraitu ditzakete. Hauxe izango da biharko gai zerrenda:

-Alkatetzaren erabakien berri ematea.

-2024-04-24 eta 2024-05-13 datetako aktak onartzea.

-2023ko kontu orokorrak. Jende aurreko bideratzea alegaziorik gabe egin ondoren, onartzeko proposamena.

-Bide publikoaren erabilera, garbiketa eta herriko paisaiaren babesa arautzen dituen ordenantza onartzeko proposamena.

-Mozioak, galderak eta erreguak.