Berriak
Bihar, astelehena, deseskalatze prozesuko II Fasean sartuko gara eta neurri malguagoak izango ditugu
2020·05·24
Maiatzaren 25etik aurrera deseskalatze prozesuko II Fasean sartuko gara Euskal Herriko hegoaldean. Alor askotan orain arte izan ditugun neurriak leunduko dira eta deseskalatze prozesuan beste urrats bat emango da. Bihartik hasi eta gutxienez ekainaren 7ra bitartean neurri malguagoak izango dituzten hainbat alor dituzue jarraian.
MUGIKORTASUNA ETA ORDUTEGIAK
Azken astean bezala, probintzia barruko mugikortasuna librea izango da. Jarduera ezberdinetarako ordutegiak zituzten herrietan ordutegi horiek desagertu egingo dira. Soilik ondokoa izan beharko da kontuan: 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute espazio publikoan 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Probintzia batetik bestera arrazoi sozioekonomikoengatik soilik pasa ahal izango da.
PERTSONEN BILKURAK
Bihartik aurrera etxeetan 15 pertsona arteko bilkurak egiteko modua izango da, familia bereko pertsonen zein lagunen artean. Lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gure irekietan biltzeko aukera ere egongo da. Topaketa horiek distantziak eta prebentzio baldintzak betez egin beharko dira.
OSTALARITZA ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK
Tabernak eta jatetxeek, terrazez gain, barruko espazioak irekitzeko aukera izango dute. Bi kasuetan %50eko edukierarekin jardun ahal izango dute gehienez, beharrezko distantzia eta higiene neurriak hartuta eta barruan, mahaietan eserita soilik egon ahal izango da.
Elkarte gastronomikoei dagokienean, %50eko gehienezko edukierarekin funtzionatu ahal izango dute, ostalaritzari dagozkion segurtasun eta higiene neurriekin.
SALTOKIAK
Dendek edukieraren %40arekin egin ahal izango dute lan.
KULTURA ETA AISIALDIA
Kultura eta aisialdia berreskuratu ahal izango da espazio itxietan. Museoek edukieraren %50arekin jardun ahal izango dute eta kultur etxe, antzoki, zinema eta antzekoek edukieraren herenarekin, gehienez 50 pertsona bilduz, dagozkien segurtasun neurriekin.
TURISMO AKTIBOA ETA NATURA
Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsonako taldeetan.
Azpian duzue II Faseari begira Eusko Jaurlaritzak prestatu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den dokumentua.