Berriak
Atzealdea Bihar, ekanak 12, egingo da sexu erasoen aurkako protokoloa garatzeko lehen formakuntza saioa
2018·06·11
Alegiako Udala sexu erasoen aurkako protokolo bat prestatzen ari da. Protokolo horren helburua sexu erasoak ekiditea da. Horretarako, prebentzioa da oinarri nagusietako bat. Edozein motako erasoren bat ekiditeko prebentzioa oso tresna erabilgarria da. Alde batetik, kontzientziazio funtzioa betetzen duelako. Belaunaldi berri zein helduei formakuntza emanez, esaterako. Bestetik, erasoren bat gertatu litekeen une edo eremuren bat identifikatzen ere laguntzen du prebentzioak, hainbat zantzu hautematea ahalbidetuz.
Horrekin batera, erasoren bat gertatuko balitz, erantzun koordinatu bat emateko prest izatea da protokoloaren beste helburuetako bat. Lehen uneko erantzuna koordinatua izatea, ondorengo ekintzak modu koordinatuan gauzatzea eta beste hainbat puntu biltzen dira helburu horretan.
Protokolo hori garatu ahal izateko Udalak herritar zein herriko talde, elkarte eta eragileen parte hartzea ezinbestekotzat jotzen du. Batetik, prebentzioa ahalik eta eremu gehienetara hedatzeak garrantzia duelako eta bestetik, erasoren bat gertatuko balitz, eragile guztiak koordinatuta egotea ere ezinbestekoa delako erantzun egoki bat emateko. Adibidez, taberna batean erasoren bate maten bada, tabernariek nola jokatu zehaztuta izatea.
Gauzak horrela, protokola garatzeko bi saio ireki egingo dira kultur etxean. Ekainaren 12an eta 19an, astearteak, 18:00etan izango dira saio horiek. Kattalin Miner izango da saioak gidatuko dituena eta herritarrei zein talde, elkarte eta eragileei bertan parte hartzeko deialdia egiten zaie.