Bihar eskainiko du ‘Bata zu eta bestea ni’ antzezlanaren lehen emanaldia ‘Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte’ taldeak
2022·12·01
Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurreneko ospakizunek bihar joko dute goia. Begiristainek berak 1976 urtean idatzitako ‘Bata zu eta bestea ni’ obra taularatuko du herritar talde batek osaturiko ‘Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte’ taldeak 19:00etan zinean. Azken hilabeteetan May Gorostiagaren gidaritzapean aritu da taldea antzezlan hori lantzen eta bihar eskainiko dute zinea leporaino beteko duten herritarren aurrean.
Izan ere, bihar eta larunbatean izango diren lehen bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude. Astelehenean, abenduaren 5ean, hirugarren emanaldi bat eskainiko dute 19:00etan zinean bertan eta saio horretarako oraindik ere geratzen dira sarreran. Kultur etxean erosi daitezke 5 euroko prezioan eta agortzen ez badira, emanaldiaren aurretik zinean bertan salduko dira.