Berriak

Atzealdea Bihar Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Alegian

Hilario Berri tabernan jokatuko da 22:30etik aurrera eta lehen postuetan sailkatzen diren hainbat bikote Gipuzkoako finalera sailkatuko dira

2025·01·23


Urtarrilaren 24an, ostirala, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Alegian. Herriz herri jokatzen dira lehen kanporaketa horiek eta Alegiako hitzordua 22:30ean izango da Hilario Berri tabernan. Parte hartzeko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Herriz herriko kanporaketa horietan lehen postuetan geratzen diren hainbat bikote Gipuzkoa mailako finalera sailkatuko dira. Oraindik ezin da zehaztu herri bakoitzetik zenbat bikote sailkatuko diren lurralde mailako final horretarako.