Berriak
Atzealdea Bihar goizean egingo da XI. Alegiako San Silbestre lasterketa
2022·12·30
Bihar, abenduak 31, egingo da Alegiako San Silbestre lasterketaren hamaikagarren ekitaldia. Goizeko 11:00etan hasiko dira lasterketak eskola parean eta oraindik izena eman gabe daudenek 9:30etik 10:30er izango dute horretarako aukera eskolan bertan. Proba ezberdinak jokatuko dira ibilbide ezberdinekin. Lehenik 6-7 urtekoak, ondoren 8-9 adinekoak eta segidan 10-11 urte bitartekoak. Haurren ostean, helduen txanda izango da. Hauek izango dira ibilbideak:
-6 eta 7 urte bitartekoak: irteera, eskola pareko etxeen artetik Larraitz auzora eta 14 zenbakiaren parean, errepidera irten eta eskolan helmuga.
-8 eta 9 urte bitartekoak: irteera, Etxe Txuriko bidetik Larraitz auzoko etxeak amaitzen diren punturaino, han errepiderako jaitsiera egin eta errepidez eskolako helmugara.
-10 eta 11 urte bitartekoak eta helduak: irteera, Etxe Txuriko bidetik Fabrensa amaieraraino joan eta handik errepidez eskolara. 10-11 bitartekoek itzuli bat, helduek hiru itzuli.
Ez da sailkapenik egingo eta parte hartzaileen artean hainbat sariren zozketa egingo da.
Larraitz auzorako errepidea itxita
Lasterketaren kokaleku aldaketak Larraitz auzorako errepide sarbideak ixtea eragingo du. 11:00etatik 12:00etara Errotako biribilgunetik ezingo da Larraitz auzo aldera sartu eta Orendaingo bidegurutzetik ere ezingo da Larraitz auzo aldera joan.