Berriak

Atzealdea Bihar hasiko da Alegiako XII. Pilota Txapelketa

Lau t’erdiko zein binakako partidak izango dira eta finalak festetan jokatuko dira

2026·06·25


Bihar hasiko da Alegiako festen bueltan jokatzen den pilota txapelketaren 12. edizioa. Gizonezkoen nagusien mailan lau t’erdian eta binaka jokatzen da txapelketa eta ostiralean, ekainak 26, lehen finalerdiak izango dira 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Bi partida hauek ikusi ahal izango dira:

-Lau t’erdian: Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri) // Beñat Gorostidi (Zazpi Iturri).

-Binaka: Harkaitz Murua (Intxurre)-Julen Sotil (Larraun) // Ekhi Irribarria (Tolosa)-Mikel Iturrioz (Intxurre).

Finalak uztailaren 18an jokatuko dira, festen egitarauaren barruan.

Larunbatean Intxurrekoen finala

Larunbatean Intxurreko gizonezko infantilek Gipuzkoako Federazioak antolaturiko txapelketako finala izango dute 10:00etan Elorrin Tolosaren aurka.