Berriak

Atzealdea Bihar Interesgunea Liburutegian ekimenaren atal berri bat jarriko da martxan

Larunbatean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltakoa izango da eta martxoaren 20rarte egongo da

2025·03·06


Alegiako liburutegiak Interesgunea Liburutegian ekimenaren atal berri bat jarriko du martxan bihar, martxoak 7. Hainbat egun seinalaturen bueltan antolatzen da eta martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltakoa izango da. Egun zehatz horren inguruan dauden liburuen erakusketak jarriko dira eta irakurleek liburu horiek mailegagarri izango dituzte.
Martxoaren 7tik 20ra egongo da arak berri hau liburutegian bertan eta erakustokian egongo diren liburuak, erabiltzaileen esku egongo dira, aurrez aipatu bezala.
Herritarrak erakusketa ikustera eta liburuak irakurtzera animatu nahi dira. Ekimen honen bidez, arlo ezberdinetako liburuei ikusgarritasuna eman nahi zaie eta egun berezi horiekin ere bat egin nahi da.