Berriak

Atzealdea Bihar jokatuko dira I. Gabonetako Pala Txapelketako finalak

19:00etan hasiko dira Elorri pilotalekuan eta emakumezko zein gizonezkoen mailetakoak ikusi ahal izango dira

2023·12·28


Bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera I. Gabonetako Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Emakumezkoetan Ekhiñe Balerdik eta Ane Kerejetak Enara Mancicidor eta Nagore Murua izango dituzte aurkari. Gizonezkoetan Arregi eta Sanchez Urdangarin eta Goitiaren aurka neurtuko dira.