Berriak

Atzealdea Bihar jokatuko dira II. Eguberritako Pala Txapelketako finalak

18:30ean hasiko dira Elorri pilotalekuan eta gizonezko zein emakumezkoen mailetako finalak jokatuko dira

2025·01·02


Bihar, ostirala, II. Eguberritako Pala Txapelketako finalak jokatuko dira 18:30etik aurrera Elorri pilotalekuan. Lehen neurketa emakumezkoena izango da eta Uxue Olanok eta Nagore Muruak, Ekhiñe Balerdiren eta Ainhoa Ugartemendiaren aurka jokatuko dute. Aipatzekoa da, Olano, Murua eta Ugartemendia Intxurreko palistak direla.

Ondoren gizonezkoen mailako finala jokatuko da eta bertan, Josu Salegi eta Mikel Goitia Ganix Urdangarinen eta Axier Luluagaren aurka ariko dira. Herritarrak finalak ikustera animatu nahi dira.