Berriak
Atzealdea Bihar Langaurre Eguna ospatuko da
30 lagunetik gora daude izena emanda eta bertan bazkaltzeko aukera izango dute
2024·05·24

Bihar, maiatzak 25, Langaurre Eguna ospatuko da. Azken urteetan egin den moduan, Udalak azpiegitura jarriko du Langaurren eta izena eman duten herritarrek bertan bazkaltzeko aukera izango dute. 30 lagunetik gora dira izena eman dutenak eta aurreikuspenen arabera, eguraldia lagun, egun pasa ederra egiteko aukera izango dute. Udaletik eskerrak eman nahi zaizkie festan parte hartzera animatu diren herritarrei.