Berriak
Atzealdea Bihar, martxoak 23, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Kalebeheratik Tontokalera 14:00etatik 19:00etara
2023·03·22

Bihar, martxoak 23, osteguna, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat 14:00etatik 19:00etara, Kalebeheratik Tontokalera. San Juan kaleko 13 zenbakian teilatua konpontzeko lanak egin behar dituzte eta kamioiek sartu behar dutenez, ordu tarte horretan ezingo da hortik pasa. San Juan 13ra bitartean garajeak dituztenek Kalebeheratik sartu ahal izango dute eta San Juan 13tik gora garajeak dituztenek, Tontokaletik sartu beharko dute, ohiko norantzaren aurkakoan Behin 19:00etatik aurrera, normaltasuna berreskuratuko da.
Martxoaren 28an, asteartea, egun osoan egongo da itxita aipatu eremua.