Berriak
Atzealdea Bihar, martxoak 29, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Kalebeheratik Tontokalera egun osoan
2023·03·28
Bihar, martxoak 29, asteazkena, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat egun osoan, Kalebeheratik Tontokalera. San Juan kaleko 13 zenbakian teilatua konpontzeko lanak egin behar dituzte eta kamioiek sartu behar dutenez, ezingo da hortik pasa. San Juan 13ra bitartean garajeak dituztenek Kalebeheratik sartu ahal izango dute eta San Juan 13tik gora garajeak dituztenek, Tontokaletik sartu beharko dute, ohiko norantzaren aurkakoan Behin lanak amaitutakoan normaltasuna berreskuratuko da.