Berriak
Atzealdea Bihar, osteguna, Dantza pelikula proiektatuko da Erbeta parkean 22:30ean
2019·06·26
Udaberriko kultur egitarauaren baitan ekainaren 14rako zegoen iragarrita Dantza pelikularen proiekzioa Erbeta parkean. Eguraldi txarrak, ordea, atzeratu egin zuen pelikularen emanaldia eta Kultura batzordeak beste egun batean proiektatzeko aukera aztertzen ari zela aipatu zuen. Bada, bihar, ekainak 27, eskainiko da pelikula 22:30ean Erbeta parkean. Telmo Esnalek zuzendutako pelikulan euskal dantzak ditu oinarri eszenifikazio oso bereziekin. Elkarrizketarik ez duen pelikula da baina ikuslea bereganatzen duena.