Berriak

Atzealdea Bihar, osteguna, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Tontokaletik Kalegoraraino 8:00etatik 14:00etara

Udal langileek garbiketa lanak egin behar dituzte eremu horretan eta ezingo da aparkatu eta ibilgailuekin sartu

2023·11·22


Azaroaren 23an, osteguna, San Juan kalea itxita egongo da Tontokaletik Kalegoraraino 8:00etatik 14:00etara. Udal langileek garbiketa lanak egin behar dituzte eremu horretan eta hori dela eta, aipatu ordutegian eremu horrek ibilgailurik gabe egon beharko du eta sarbidea ere itxita egongo da. Beraz:

-8:00etarako kaleak ibilgailuz hustuta egon beharko du.

-8:00etatik 14:00etara Tontokaletik Kalegora alderako sarbidea itxita egongo da.

-Eremu horretako garajeetako erabiltzaileek atera ahal izango dute.

Behin lanak amaituta, ohiko funtzionamendua berreskuratuko da.