Berriak

Atzealdea Bihar, ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Ostiralean gomazko paletan Gipuzkoako txapelketako finala izango dute Intxurrek eta Hernanik 19:00etan

2025·10·22


Bihar, ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Nabarmentzekoa da ostiralean 19:00etan Intxurreko nagusien lehen mailako bikoteak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Hernaniren aurka. Azpian duzue partida guztien zerrenda:

Urriak 23, osteguna, 19:30ean Oreretan:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. EPLE-Intxurre.

Urriak 23, osteguna, 20:45ean Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. Intxurre-Tolosa.

Urriak 24, ostirala, 18:15ean Elorrin:

-Gomazko paletan binaka gizonezko kadeteak: Intxurre-Txost.

-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien lehen maila. Hernani-Intxurre.

-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Oiarpe.

-Eskuz paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Ilunpe.

Urriak 25, larunbata, 10:00etan Elorrin:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-EPLE.