Berriak

Bihar “Plastikorik sortu gabe nola bizi?” hitzaldia eskainiko du Maddalen Diazek

Neguko kultur egitarauaren baitan biltzen den ekitaldi hau 18:00etan kultur etxean izango da

2020·03·10


Klima aldaketa, ingurumena, planetaren jasangarritasuna eta antzeko gaiekin arduratuta gabiltza azken urteetan. Sortzen dugun plastiko kopuru izugarriak buruhauste ugari sortzen du eta horri aurre egiteko helburuarekin, Maddalen Diaz ikaztegietarrak “Plastikorik gabe nola bizi?” hitzaldia eskainiko du bihar, martxoak 11. Hitzaldia herritar guztiei irekia da eta 18:00etan hasiko da kultur etxeko areto nagusian.