Berriak
Atzealdea Biharko Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera pilotalekuan egingo da 18:30ean, herrian barrenako bueltarik gabe
Eguraldi txarra dago iragarrita eta horrenbestean, 18:30ean egingo zaie harrera Elorri pilotalekuan
2025·12·23

Biharko Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Elorri pilotalekuan egingo da, herrian barrenako bueltarik gabe. Eguraldi txarra dago iragarrita eta horrenbestean, antolakuntzak ekitaldia pilotalekuan egitea erabaki du, kaleetako buelta kenduta. Beraz, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikusi nahi dutenek, 18:30ean Elorri pilotalekuan izango dute hitzordua.