Berriak
Atzealdea Bihartik aurrera EAE barruan mugarik gabe mugitzeko aukera izango da
2021·03·08
LABIren batzorde teknikoak atzo egindako egoeraren balorazioan oinarrituta, aholku batzordeak Euskal Autonomia Erkidego barruan mugarik gabe mugitu ahal izango garela zehaztu zuen ostiralean egindako bileran. Horrenbestean, EAE barruko mugarik gabeko mugikortasuna baimenduta egongo da gauerditik aurrera, martxoaren 9ko 00:00etatik aurrera. Egoeraren bilakaera positiboak ahalbidetu du neurriak pixka bat malgutzea baina oraindik ere zenbakiek hobetzen jarraitu beharko dute indarrean diren neurri murriztaile gehiago malgutzeko. Horrenbestean, aldaketa horretaz gaindi, indarrean diren beste neurri guztiek bere horretan jarraituko dute. 20 egun barru egingo du LABIk egoeraren hurrengo azterketa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du neurri berri hori biltzen duen dekretua eta lotura honetan kontsultatu daiteke.