Berriak

Bihartik aurrera etxeratze agindua, itxiera perimetralak eta gehienez 4 pertsona biltzeko muga bertan behera geratuko dira

Ostalaritzan eta barruko kirol jardueretan lautik gorako taldeetan biltzeko debekuak indarrean jarraituko du

2021·05·08


Maiatzaren 9ko 00:00etatik aurrera alarma egoera bertan behera geratuko da eta horrekin batera baita orain arte indarrean egon diren hainbat neurri murriztaile ere. Etxeratze agindua, itxiera perimetralak eta gehienez lau pertsona elkartzeko neurriak (ostalaritzan eta barruko kirol jardueretan salbu) izango dira bertan behera geratuko diren neurri nagusiak. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Auzitegi Nagusiari kontsulta egin zion neurri murriztaile horien inguruan eta epaileek ez dute baimendu neurri horiek mantentzea, alarma egoerarik gabe oinarrizko eskubideak mugatzea ezinezkoa dela argudiatuta.

Horrenbestean, Eusko Jaurlaritzak egoera berrirako dekretu bat argitaratu du. Maiatzaren 9ko 00:00etan sartuko da indarrean eta ondokoak dira bertan biltzen diren neurri nagusiak:

-Ostalaritza, merkataritza eta kultur jarduerek 22:00etarako amaituta egin beharko dute.

-Kirol instalazioek edukieraren %50arekin lan egin ahal izango dute. Publikorik ez da izango eta aldagelak %35era.

-Eskola kirola entrenamentuetan soilik eta aldagelarik gabe.

-4 lagun baino gehiagoko bilerak ekiditea eta 23:00etatik 06:00etara etxean egotea gomendatzen da.

Orain arte murriztuta izan ditugun hainbat eskubide berreskuratuko ditugu horrenbestean igandetik aurrera. Dena den, osasun egoera oraindik ere ez da ona eta herritarrei elkar zaintzen eta arduraz jokatzen jarraitzeko deia egiten zaie. Alegian azken asteetan kasu dezente atzeman dira eta egoera bere onera etortzen ari den honetan, denon ardura da horri eustea.

Azpian duzue Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretua.

PDF
0,3 MB
2021·05·08 Dekretua
Maiatzaren 9tik aurrera alarma egoera indargabetuko da. Egoera berri horri begira Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretua konstultatu daiteke goiko loturan.