Berriak

Bihartik aurrera neurri murriztaileak indarrean izango dira Alegian, eremu gorrian sartu ostean

Ezingo da herritik atera edo bertara sartu eta ostalaritza lokalen barruan ordutegi zehatz batean soilik kontsumitu ahal izango da

2021·04·12


Azken egunetan Alegian COVID-19aren inguruan izan diren datuak kontuan hartuta eta Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken datuen arabera, 500,56ko kutsatze tasa du Alegiak momentu honetan. Beraz, udalerrian eta osasun eremuan 400eko intzidentzia tasa gaindituta eta azken 7 egunetan udalerrian 4 kasu baino atzeman direnez bihar, apirilak 13, neurri berriak sartuko dira indarrean birusaren hedapenari aurre egiten jarraitzeko.

Udaletik neurriak zorrotz errespetatzeko eskatzen da, ahalik eta denborarik laburrenean egoerari aurre egin, hedapena mugatu eta kutsatze tasak beheranzko joera har dezan.

Bihartik aurrera indarrean egongo diren neurriak:

-Itxiera perimetrala: bihartik aurrera eta ezingo da Alegiatik atera edota sartu, salbuespenak kasu. (Adingabe eta adinekoen zaintzarako, lanera joateko, ohiko bizilekura itzultzeko…)

-Zein herrietara joan gaitezke?

Mugakideak diren herrietara soilik

-Zertarako?

Erosketak eta aire libreko kirola egitera.

-Ostalaritza zerbitzuak: barruko kontsumoa soilik ondorengo ordutegian: 6:00-9:30 eta 13:00-16:30. Kanpoko terrazetan 20:00ak arte.

-Kirol instalazioak eta kirola egitea: kirol instalazioen barruan egiten den kirola –talde profesionalak eta federatuak izan ezik- 4 pertsonako taldeetan. Aldagelak itxita.

-Pertsonen bilkurak: gehienez ere 4 pertsona eta espazio pribatuan (etxeetan) soilik bizikideak diren pertsonak elkartu daitezke.

-Etxeratze agindua: 22:00-6:00.