Berriak
Atzealdea Abenduaren 29tik aurrera ordutegi eta edukieren inguruko murrizketa berriak egongo dira indarrean
2021·12·28
Eusko Jaurlaritzak jardueren ordutegien eta edukieren inguruko murrizketa berriak jarriko ditu indarrean bihartik, abenduak 29, aurrera, gutxienez urtarrilaren 28ra bitartean. Ondokoak dira indarrean egingo diren neurriak:
-Jarduera guztiek (merkataritza, kultura, ostalaritza, sozialak…) 01:00ean itxi beharko dute.
-Ostalaritza lokaletan eta elkarte gastronomikoetan ezingo da zutik kontsumitu. Mahaietan 10 laguneko taldeetan elkartu ahal izango da gehienez.
-Ostalaritza lokalek ezingo dute 08:00ak baino lehen ireki urtarrilaren 1ean eta 6an.
-Edozein motako lokalen barrualdean gehienez %60ko edukierarekin egin ahal izango da lan.
-Gimnasio eta kirol instalakuntzetan gehienez 10 pertsonako edukiera onartuko da eta aldageletan %50eko edukiera baimenduko da.
-Edozein motako ekitaldietan gehienezko edukiera kanpoan 800 pertsonakoa izango da eta 600ekoa barruan.
-5000 pertsona baino gehiago sartzen diren espazioetan, gehienezko edukiera %50ekoa izango da.
-Urte zahar, urte berri eta erregeen bueltako otorduetan gehienez 10 laguneko taldeak eta bi bizikidetza unitate elkartzeko gomendioa egiten da.
Neurri horiek urtarrilaren 28ra bitartean egongo dira indarrean oraingoz eta dekretua lotura honetan kontsultatu daiteke.