Berriak

Atzealdea Binakako pilota txapelketako finalera joateko autobusak antolatu dira

Kultur etxean eman behar da izena martxoaren 22a baino lehen eta 12:00etan edo 15:00etan izango dira autobusak

2025·03·19


Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak martxoaren 30ean Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko duten binakako txapelketako finalera joateko autobusak antolatu dira. Finaleko egunean bi ordutegi izango dira. Lehena 12:00etan aterako da eta bigarrena 15:00etan. Biak Intxurre elkartetik. Itzulera 20:15ak aldera izango da. Autobusean joan nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena martxoaren 22a baino lehen.