Berriak
Atzealdea Binakako txapelketako finala pantaila handian jarraitu ahal izango da igandean plazan
17:00etatik aurrera Nafarroa Arenan gertatzen den guztia zuzenean bizi ahal izango dute herritarrek
2025·03·27

Igandean Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko den binakako txapelketako finala plazan jarriko den pantaila handian ikusi ahal izango da. 17:00etatik aurrera Iruñean gertatzen den guztia zuzenean bertatik bertara jarraitu ahal izango da eta Udaletik dei egiten zaie herritarrei plazara hurbildu daitezen finala ikusi eta Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena animatzera.