Berriak

Atzealdea Birziklapen etxola erabilgarri dago berriz ere kultur etxe parean

Eraberritzeko bi hilabetean kenduta egon da eta hondakin mota ugari bota daiteke bertara

2024·08·22


Alegiarrek erabilgarri dute berriz ere kultur etxearen parean egoten den birzkiklapen etxola. Azken bi hilabeteetan ezin izan dute erabili konponketa eta eraberritze lanak egin zaizkiolako baina aste honetan ekarri da etxola eta jada erabili daiteke. Etxola horretara hondakin ezberdinak bota daitezkeela gogorarazi nahi zaie herritarrei. Hala nola, tinta eta tonerrak, CD eta DVDak, aerosolak, margoak eta brotxak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, pilak…