Berriak
Atzealdea Bizibira 2016 ekimena ospatuko da igandean eskualdean
2016·09·13
Urtero irailean ospatzen den Mugikortasun Astearen baitan, Tolosaldea Garatzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean, Bizibira 2016 ekimena antolatu dute igande honetarako, irailak 18. Egun osoan luzatuko den festa horren lehen ekitaldia Bidegorri Fest deiturikoa izango da. Eskualdeko bi ertzetaik abiatuta bizikletan edo patinetan egin ahal izango den martxa bana abiatuko da, bi aldeek Tolosan bat egingo dutelarik. Alegiari dagokionean, 10:45ean pasako da eta Tolosarantz jarraituko du.
Behin Tolosan, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara jarduera ezberdinak egin ahal izango dira San Frantzisko pasealekuan. Zirko tailerrak, puzgarriak, egurrezko jolasak, jumping, kartsak… 14:00etatik 15:30era picnic musikala izango da Gu taldearen zuzenek musikak girotuta. Egunari amaiera emateko, 16:00etatik aurrera patinekin jolasak eta parkour tailerra egingo dira beste hainbat jardueren artean.