Berriak

Atzealdea Bizilagunak ekimenaren ekitaldi berri bat egingo da azaroaren 24an

Aurtengo edizioan parte hartzeko interesa dutenek migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo 646 05 70 80 telefonora deitu dezakete

2024·10·17


Bizilagunak egitasmoak bertakoak eta bertara iritsitakoak mahai beraren bueltan elkartu ahal izatea du helburu. Duela hainbat urte martxan jarritako ekimen bat da eta ingurune berean bizi diren jatorri ezberdineko herritarren arteko bazkariak antolatzea du xede, modu horretan elkarren arteko harremanak sustatzeko eta ohitura zein kultura ezberdinen berri izateko.

Aurtengo ekitaldia azaroaren 24an egingo da eta modu horretako bazkariren bat antolatu nahi dutenek, migrazioa@tolosaldea.eus helbidera idatzi edo 646 05 70 80 telefonora deitu dezakete.