Berriak
2016·09·20
Denboraldiko lehen partida ofizialak jokatu dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Gipuzkoako Ezker Horma txapelketari eman zitzaion hasiera iragan asteburuan eta Intxurreko ordezkariek denetariko emaitzak izan zituzten. Eskuz binakako mutilen zortzi bikote eta gomazko paletako nesken bikote bat ari dira lehian. Eskuz binaka kadeteen lehen eta hirugarren mailan ari dira, jubenilen lehen mailan eta nagusien lehen eta hirugarren mailetan. Gomazko paletako bikotea nagusien lehen mailan ari da. Jokatutako partidetan bost garaipen eta lau porrot bildu dituzte.
Asteburuari begira, ostiralean 18:45ean lau partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Lau lehia horiek eskuz binakakoak izango dira kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan. Lehen partida kadeteen hirugarren mailakoa izango da eta Intxurrek Euskal Giroa izango du aurkari. Bigarren neurketan, jubenilen lehen mailan, Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira. Azken biak, nagusien hirugarren mailakoak izango dira eta Orio eta Pagazpe izango dituzte aurkari.