Berriak

Atzealdea Bost partidaz osaturiko jaialdia jokatuko da ostiralean 18:00etan Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketari dagozkionak izango dira, gomazko paletan eta eskuz banaka

2017·11·22


Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako jardunaldi berri bati dagozkion partidak jokatuko dituzte asteburuan. Ostiralean bertan bost partidaz osaturiko jaialdi bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. Gomazko paletako hiru partida jokatuko dira lehenik eta azken biak eskuz banakakoak izango dira. Gomazko paletan, emakumezko jubenilen bigarren mailan, Gipuzkoako txapelketako lehen faseko jardunaldiko partidak jokatuko dira. Intxurreko hiru bikotek, Hernaniko bi bikote eta Aiako bat izango dituzte aurkari. Beste bi partidak eskuz banakakoak izango dira. Gipuzkoako txapelketako lehen fasean dira eta kadete eta nagusien mailako partida bana jokatuko da. Kadeteetan Intxurrek LAPKE izango du aurkari eta nagusietan Soraluze.