Berriak

Atzealdea Botikak egoki erabiltzeko programan izena eman nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetan eman dezakete

943 65 47 68 telefonora deitu eta hitzordua hartu behar da eta etxez etxeko laguntza zerbitzua edo menpekotasun balorazioaren ondoren prestazioa jasotzen dutenei zuzenduta dago

2025·03·14


Alegia aste honetan batu da Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua erabiltzen duten pertsonen medikamentuen erabilera hobetzeko programara. Alegiako Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia honako hau da: gaixoei medikuak errezetatutako botikak egoki erabiltzen irakastea, beren zainketa egiten duten etxez etxeko langileei edo zaintzaileei lana erraztuz, botiken hartze, zainketa eta emateari dagokionean.

Programa honen onuradun izateko ezinbestekoa da etxez etxeko laguntza zerbitzua edo menpekotasun balorazioaren ondoren prestazioa jasotzen dutenetakoa izatea. Programa honetan parte hartzea borondatezkoa da eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eskaera egin ondoren, farmaziara eramango dute eskaera-inprimakia. Erabiltzaileek edozein unetan utzi dezakete programa; egin beharreko bakarra farmazian eta Gizarte Zerbitzuetan jakinaraztea da.

Gizarte Zerbitzuetan izena emateko ordua hartu behar da 943 65 47 68 zenbakira deituz.