Berriak

Atzealdea Buruz buruko txapelketako finala pantaila handian jarraitu ahal izango da igandean plazan

17:00etatik aurrera Bilboko Bizkaia pilotalekuan gertatzen den guztia zuzenean bizi ahal izango dute herritarrek

2025·05·26


Igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den buruz buruko txapelketako finala plazan jarriko den pantaila handian ikusi ahal izango da. 17:00etatik aurrera Iñaki Artolaren eta Jokin Altunaren arteko finalean gertatzen den guztia zuzenean bertatik bertara jarraitu ahal izango da eta Udaletik dei egiten zaie herritarrei plazara hurbildu daitezen finala ikusi eta Iñaki Artola animatzera. Karpa ere jarriko da eta beraz, eguraldi txarra egiten badu, babesa izango da.