Berriak
2017·05·04
Iñaki Artolak final laurdenetan esan dio agur buruz buruko lehen mailako txapelketari. Egungo txapelduna den Irribarriaren aurka jokatu zuen astelehenean Eibarren eta hasierako tantoetan eusten saiatu arren, aramarrak sekulako ahala duela erakutsi zuen eta azkenerako 22 eta 6 irabazi zuen Irribarriak. Artola saiatu zen lehen tantoetan jokoaren ekimena hartu eta aurkaria nahasten baina egiari zor, Irribarriak berak erakutsitako joak eta alegiarrak berak egindako akats batzuk, aukerarik gabe utzi zuten.
Intxurrekoak aurrera
Berria txapelketako final hamaseirenak jokatu zituzten Intxurrekoek asteburuan. Hiru partida jokatzen dira kanporaketa bakoitzean eta alegiarrek Usansoloko taldea kanporatu zuten bi eta bat irabazita. Kadeteetan 22 eta 17 irabazi zuen Intxurrek, jubeniletan 7an geratu zen Usansoloko bikotea eta nagusietan Intxurre galtzaile, 22 eta 12. Final zortzirenetan Usurbilgo Pagazpe taldea izango da Intxurreren aurkaria.
Asteburuko partidei begira jarrita, gaur hasiko da Intxurrekoen jarduna. 19:00etan Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketako partida bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. Nagusien mailakoa izango da eta Intxurreko Mujikak EPLE taldeko Taberna izango du aurkari.