Berriak
Atzealdea COVID-19aren sintomak izan ditzakeenak, herriko osasun zentrora deitu beharko du hemendik aurrera
2020·03·31
Osakidetzak COVD-19 birusaren sintomen aurrean nola jokatu behar denaren inguruko argibide berriak eman ditu. Hemendik aurrera, birusaren sintomaren bat duenak (eztula, sukarra, eztarriko mina, eztarriko mina edo arnasa hartzeko arazoak), bere herriko osasun zentrora deitu beharko du lehenik. Bertatik, Osakidetzak eskualde bakoitzean birusaren sintomak dituztenak artatzeko zehaztu dituen zentroetakoren batera bideratuko dute, beharrezkoa balitz.
COVID-19.eus APPa
Osakidetzak COVID-19.eus izeneko APPa ere eskuragarri du herritarrentzat. Mugikorrera jaitsi daitekeen aplikazio honek, birusaren hedapena mugatzeko tresna izan nahi du. Sintomak dituen edonork test moduko bat egin dezake aplikazioaren bidez eta positibo emateko zantzuak balitu, APPak erabiltzaile horren ingurukoei jakinaraziko die, beharrezko isolamendu neurriak hartzeko.