Berriak
Atzealdea Dantzari Txikien festa ospatuko du Sutarri dantza taldeak larunbatean
2017·05·09
Sutarri dantza taldeak Dantzari Txikien festa antolatu du maiatzaren 13rako, larunbata. Arratsaldean hasiko da festa dantzariek herrian zehar egingo duten kalejirarekin. 17:30ean hasiko da kalejira hori ta parte hartuko duten dantzariek herriko txoko guztiak zeharkatuko dituzte, emanaldi ezberdinak eskainiz.
Behin kalejira amaituta, festak plazan izango du jarraipena. 18:30ean hasita erromeria izango da Loatzo musika eskolako trikitilariekin. Dantzarako gogoa duenak beraz, larunbatean izango horretarako aukera Alegian.