Berriak

Atzealdea Datozen asteetan hainbat kultur ekintza izango dira Alegian

Artisau eta Nekazal Azoka Berezia eta Iñaki Artolaren lau t’erdiko partida dira ekintza nabarmenenenak

2025·09·18


Uda atzean utzita, kultur eskaintza oparoa izango da Alegian datozen asteetan. Urria amaitu bitartean zazpi ekintza eskainiko dira herrian, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Ipuin kontaketak, azokak, kirol ekitaldiak… Denetik izango da eta zerbait nabarmentze aldera, irailaren 28ko artisau eta nekazal azoka berezia eta urriaren 3an Iñaki Artolak herrian jokatuko duen lau t’erdiko pilota txapelketako partida aipatu daitezke. Hemen ekintza guztiak zerrendatuta:

EGITARAUA

Irailak 21, astelehena

Liburutegia topagune: ‘Miniaturazko ipuin erraldoiak’. 

17:30ean liburutegian.

Irailak 25, osteguna

Irakurle taldea: ‘Olor a tierra’. Mikel Gulina.

18:00etan liburutegian.

Irailak 28, igandea

XVIII. Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia.

11:00etatik 14:00etara plazan eta zubian.

Urriak 3, ostirala

Pilota jaialdi profesionala.

Iñaki Artolaren lau t’erdiko txapelketako partida.

19:30ean Elorri pilotalekuan.

Urriak 11, larunbata

Harrijasotzaileen XVII. Txintxarri saria.

17:00etan plazan.

Urriak 23, osteguna

Liburutegia Topagune: ‘Kobazuloko lamia’.

19:00etan liburutegian.

Urriak 31, ostirala

Gau Beltza. Txintxarri gaztelekuak antolatuta.