Berriak
Atzealdea DBH 1etik Batxilergoko bigarren mailara bitartekoentzat bi ekintza egingo dira gabonetan
2023·12·21
Alegiako Udalak eta Mattin Gizarte Abenturak bi ekintza antolatu dituzte DBH1 eta Batxilergoko bigarren mailara bitarteko gazteentzat datozen egunetarako. Abenduaren 27an Bilboko Jumpyardera joango dira. 13:00etan abiatuko dira autobusez Alegiatik eta itzulera 21:00etan izango da. Sarrerak 20 euroko kostua izango du eta egunean bertan eskudirutan eraman beharko dira. Parte hartzaileek galtzerdi ez irristakorrak, bazkaria eta merienda eraman beharko dituzte (galtzerdiak bertan erosteko aukera ere izango da 3€an).
Bigarren ekintza urtarrilaren 2an egingo da. Alegiako Gaztelekuan jolas ezberdinak egin eta bertan gaua pasatzeko aukera eskainiko da. 16:00etan txapelketa ezberdinak egingo dira (frontenis eta partxis, besteak beste), 19:45ean pelikula bat eskainiko da eta ondoren afaria izango da. Afalostean gau jolasak egingo dira Gaztelekuan bertan eta herrian zehar.
Izena eman nahi dutenek bi aukera dituzte. Batetik, kultur etxean eman daiteke abenduaren 22ko 20:00ak arte. Bestetik 608 971 640 telefonora deitu daiteke eta telefono bidez izena emateko azken eguna abenduaren 25a izango da.