Berriak

Atzealdea Dena prest igandean Langaurre Eguna ospatzeko

Goizean mendi martxa izango da Marea aldera eta eguerdian bazkaria egingo da Langaurren

2017·05·26


Kultura batzordeak dena prest du igandean Langaurre Eguna ospatzeko. Ehun lagunetik gora izan dira izena emateko epean Langaurrera bazkaltzera animatu direnak eta egun pasa bikaina egiteko aukera izango da. Goizean mendi irteera bat egingo da Mendi Asanbladak antolatuta Marea aldera eta handik itzultzen direnerako, Langaurren bertan hamaiketakoa prest izango dute.

Eguerdian bazkaria egingo da. Bakoitzak bere janaria eramango du eta Udalak edaria eta azpiegitura ezarriko ditu. Horrez gain, goizean mendira lasai joan nahi dutenentzat, bazkaria igotzeko zerbitzua ere eskainiko da. Aurreko urteetan bezala, jendeari Langaurrera oinez igotzeko gomendioa egiten zaio, ahalik eta ibilgailu gutxien pilatzeko. Hori bai, ibilgailuetan igotzen direnek, 11:00etatik aurrera igo ahal izango dute eta antolakuntzako kideek emandako aholkuak jarraitzea gomendatzen da.