Berriak
Atzealdea Diru laguntzak eskatzeko epea urriaren 31n itxiko da
Udaletxeko sarrera erregistroan, Udal webgunean edo posta bidez egin daiteke eskaera
2018·10·19

Alegiako Udalak zabalik du diru laguntzak eskatzeko epea. Horretarako aplikagarria den erregimen orokorreko ordenantza arautzailea, plan estrategikoa eta Udal aurrekontuaren gastu programaren arabera, urriaren 31 izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Udaletxeko sarrera erregistrora joanda, Udal webguneko zerbitzu telematikoak atalaren bidez edo postaz egin daitezke eskaerak. Eskaera bera eta horri dagokion dokumentazioa edo informazioa aurkeztu beharko da.