Berriak
Atzealdea Dizdizka gazte abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean 17:00etan elizan
2024·12·16

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak eta Alegiako Udalak elkarlanean eguberri kontzertu bat antolatu dute abenduaren 22rako. Errenteriako Dizdizka gazte abesbatzak emanaldia eskainiko du Alegiako elizan 17:00etan.
Errenteriako Landarbaso abesbatzaren harrobiko gazte korua da datorren igandean Alegiara datorrena. 2016an sortu zen eta 15 eta 25 urte bitarteko hogeita hamar bat abeslariz osatuta dago. Maddalen Dorronsorok zuzentzen du.
Pasa den abenduko zubian, bigarren saria eta entzuleen saria eskuratu ditu Mallorcako Bissalem abesbatza lehiaketan. Martxoan ere bigarren saria eskuratu zuen Asturiasko Habaneren Haur eta Gazte Lehiaketan. Koru musika gazteen artean zabaltzea da taldearen helburu nagusia.