Doako 11 ikastaro eskainiko ditu Tolosaldea Garatzenen IKT Asteak, enpresetan teknologia berriak aplikatzen ikasteko
2021·10·15
Enpresen egunerokoan IKT edo tresna digitalen erabilera sustatzeko helburuarekin ospatuko da, urriaren 25etik 29ra, Tolosaldeko XIII. IKT Astea. Doako hamaika ikastaro eskainiko dira, eta besteak beste, zibersegurtasuna, Ticket BAI plataforma berria, interneteko posizionamendua, sare sozialak edota erreserba sistemak izango dituzte hizpide.
Goizetako saioak enpresei bideratutakoak izango dira; eguerdietan saltoki txikiei zuzendutako ikastaroak eskainiko dira; eta arratsaldetan, berriz, ostatu, taberneta eta jatetxeentzako saioak izango dira. Hala eta guztiz ere, edozein herritarrek parte ahal izango dute. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena, tolosaldeagaratzen.eus webgunean.
Programa
Goizak | Enpresak
Lehiberri Zentroa
Urriak 25, astelehena
09:00-12:00
Ticket BAI: berrikuntza aukerak identifikatuz
Urriak 26, asteartea
09:00-13:00
Power BI: bere erabileraren onurak
Urriak 27, asteazkena
09:00-13:00
Nola aurkitzen naute nire bezeroek? Teknikak eta erremitak
Urriak 28, osteguna
09:00-13:00
Ransomware: arriskua murrizteko gomendioak
Urriak 29, ostirala
09:00-12:00
Zibersegurtasun industriala: produkzio arloko arriskuak eta soluzioak
Eguerdiak | Komertzioak
Urriak 25 - 26, Villabonako KZ Gunea
14:00-16:00
Urriak 27 - 28. Emari Coworking Gunea, Tolosa
14:00-16:00
Egin zure negozioa Interneten ikusgai!
Arratsaldeak | Turismo establezimenduak
Lehiberri Zentroa
Urriak 25, astelehena
17:00-19:00
Urriak 26, asteartea
17:00-19:00
Erreserba-Sistemak eta Revenue Management, zure ostatua hobeto saltzeko
Urriak 27, asteazkena
17:00-19:00
Zer ez da falta behar ostatu edo jatetxeetako web batean?
Urriak 28, osteguna
17:00-19:00
Sare sozialerako irudi eta bideoak hobetu