Berriak
Atzealdea Donosti Cup futbol txapelketako partidak jokatuko dira uztailaren 8tik 12ra Elorri zelaian
2019·07·01
Donosti Cup futbol txapelketa entzutetsuak Alegian izango du egoitzetako bat uztailaren 8tik 12ra bitartean. Etxeko zein nazioarteko talde askoren parte hartzea biltzen duen gaztetxoen txapelketa honetako partida ugari jokatuko dira aipatu astean. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, egun osoz, ligaxka ezberdinetako partidak jokatuko dira maila ezberdinetan eta ostegunean eta ostiralean kanporaketak jokatuko dira. Aipatzekoa da, Intxurrek ere hartuko duela parte txapelketa honetan. Astelehenean, uztailak 8, 10:00etan Astigarragako Mundarro taldearen aurkakoa izango dute eta asteartean 11:00etan, Etoile Bleue Saint Cyr Sur Loire, Frantziako Tours ingurutik datorren taldearen aurkakoa izango dute.
Alegian jokatuko diren partida guztien zerrenda, hemen.