Berriak
Atzealdea EAEko herri guztien itxiera perimetrala agindu du astelehenetik aurrera Eusko Jaurlaritzak
2021·01·22
Astelehenetik aurrera Alegia perimetralki itxita egongo da, EAEko herri guztiak bezala. Euskadiko Babes Zibileko Planaren batzorde teknikoak (LABI) egindako txostenetan oinarrituta, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen batzorde aholkulariak hartu duen neurrietako bat da. Horrenbestean, Alegiatik ateratzeko edo bertara sartzeko, justifikatu daitekeen arrazoi bat izan beharko dugu eta arrazoi horiek indarrean den alarma egoera ahalbidetzen duen dekretuan biltzen dira.
Horrekin batera, talde batean elkartu daitekeen jende kopuruan ere murrizketak ezarriko dira. Orain arte sei laguneko taldeetan elkartzeko aukera baldin bazegoen, astelehenetik aurrera lauko taldeetan elkartu ahal izango dugu gehienez, eremu pribatu zein publikoan.
Neurri horiek guztiak urtarrilaren 25eko 00:00etan sartuko dira indarrean eta gutxienez 15 egunez luzatuko dira. Azpian duzue EHHAn argitaratu den dekretua.