Berriak

Atzealdea Edukierak malgutzeko erabakia hartu du LABIren aholku batzordeak

Mahai edo mahai multzo bakoitzean zortzi pertsona elkartu ahal izango dira irailaren 1etik aurrera

2021·08·30


LABIren aholku batzordeak edukieraren inguruan indarrean diren neurri murriztaileak malgutzeko erabakia hartu du gaur goizeko bileran. Neurri orokor modura, merkataritza, kultura eta jarduera sozialetako edukiera %60koa izango da irailaren 1etik aurrera. Ostalaritzako lokal barruetakoa berriz, %50ekoa.

Horrez gain, mahai edo mahai multzo bakoitzaren bueltan elkartu litekeen pertsona kopurua ere handiagoa izango da etzitik aurrera. Orain arte sei pertsona elkartu ahal ziren lekuan, hemendik aurrera zortzi elkartu ahal izango dira.

Azkenik, 5000 pertsonatik gorako edukiera duten eremuetako edukiera, %20tik %30era zabaltzea adostu du LABIk. 1600 eta 5000 pertsonako edukiera duten lekuetan, barruan 800 eta kanpoan 1200 pertsona elkartu ahal izango dira gehienez. 1600 arteko edukiera dutenetan, barruan 600 eta kanpoan 800.

Dekretu berria irailaren 1eko 00:00etan jarriko da indarrean eta lotura honetan kontsultatu daiteke.