Berriak
Atzealdea Edukieraren eta ordutegien inguruko neurriak malgutzea adostu du LABI batzordeak
2021·09·17
LABIren aholku batzordeak indarrean diren neurri murriztaileak malgutzeko erabakia hartu du. Jarraian zehazten diren neurriak biltzen dituen dekretua irailaren 18ko 00:00etan sartuko da indarrean. Hauek dira neurri nagusiak:
-Jarduera kultural, sozial eta komertzialek lokalen barruan %75eko edukierarekin egin ahal izango dute lan eta itxiera ordua 03:00etan izango da.
-Gaueko aisialdiko lokalek ere 03:00ak arte egin ahal izango dute lan. %50eko edukierarekin, musukoarekin, dantza egiteko aukerarekin baina eserita kontsumitu beharko da.
-Mahaien edukiera ere eguneratu da. Barruan 8 pertsona elkartu ahal izango dira mahaiko eta kanpoan 12.
-Gizarte, kultura eta kirol jardueretan gehieneko edukiera barruan 1500 pertsonakoa izango da eta kanpoan 1800. 3000 pertsonatik gorako eremuetan, barruan edukieraren %40a eta kanpoan %60a.
-Barruko instalazioetako kirol jarduerak gehienez 16ko taldeetan.
-Elkarte gastronomikoen funtzionamendua ostalaritza lokalen oso antzekoa izango da.
Dekretua bihar argitaratuko da eta lotura honetan kontsultatu ahal izango da argitaratzen denean. Neurriak hamabost egun barru berraztertuko dira.